Apustuak eskaintzea debekatzearen nondik norakoak adingabeak protagonista diren ekitaldietan

Uztailaren 22an argitaratu zen «Estatuko Aldizkari Ofizialean» Joko Antolaketarako Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 11ko Ebazpena, hots, adingabeak soilik edo protagonista nagusi diren ekitaldietan apustuen eskaintza debekatzen duena.

Ebazpen honek bi arau espezifiko, eta desberdin, zehazten ditu: bata, soilik 18 edo urte gutxiago dituzten pertsonentzako diren lehiaketetarako eta beste bat operadore batek eskaintzen dituen ekitaldi guztietarako.

Ekitaldi bat, Ministerioetako aginduek apustu arautuen modalitateak zehazten dituzten bezala, gertaera bat da, kirol edo beste arloetakoa, eta aurrez operadore batek bere programan zehaztu behar du nolakoa izango den edo zer nola eramango duen aurrera kirol-lehiaketa dela edo bestelakoa. Ebazpen honek, beraz, lehiaketa edo ekitaldiei beraiei eragiten die, ez horien inguruan egiten diren edo parte diren egoera edo gertaeren inguruan egiten diren apustuei. Azken hauek eskaintzeko aukera dago, baldin eta apustuak barne hartzen diren ekitaldi edo lehiaketak baimentzen baditu.

Jarraian zehazten da bi arau hauek (lehiaketa eta ekitaldia) nola aplikatu behar dituzten indarrean dagoen legediak baimendutako apustu-modalitateetako bat merkaturatzen dituzten operadoreek.

  • Lehiaketak, soilik 18 urte edo gutxiago dituzten pertsonentzat:

Kasu honetan, debekatuta dago apustuak eskaintzea aipatu lehiaketaren ekitaldi guztietan, izan ere, arrisku handia dago eskainitako ekitaldi gehienetako protagonistak adingabeak izateko.

  • Ekitaldiak, soilik edo parte-hartzaile gehienak adingabeak direnean.

Arau hau operadoreek eskaintzen dituzten ekitaldi guztietako apustu-programetan aplikatu behar da, eta arau interpretatibo hauek aplikatuko dira:

  • Ekitaldi bateko parte-hartzaileak izango dira ekitaldiko parte izan daitezkeen jokalari edo lehiakide guztiak. Praktikari dagokionez, taldekako lehiaketetan kontzeptu honek aipatu ekitaldian barne hartuko ditu pertsona guztiak, hots, titularrak eta ekitaldian parte hartzen duten taldeetako ordezko bakoitza. Lehiaketa indibidualetan, arestian aipatutakoa ez da zertan aplikatu, baldin eta lehiaketa horietan, printzipioz, ez badago deitzale edo sailkaturik txanda desberdinetarako edo lehiaketan barne hartzen diren ekitaldietarako.
  • Ekitaldi bateko parte-hartzaile gehienak adingabeak direla ulertuko da aipatu ekitaldiko parte-hartzaile guztietatik gutxienez erdiak 18 urte baino gutxiago dituenean, hau da, ekitaldira deitu zaien jokalari guztien %50ek 18 urte baino gutxiago dituenean.

Debeku hau noiz aplikatu behar den ikusteko, hona hemen adibidez batzuk:

  • Tenisa: tenis-partidu bateko protagonistak ez dira adingabeak izango, baldin eta lehiakide batek bakarrik baditu 18 urte baino gutxiago aipatu partiduan. Tenis partidu bikoitz bateko protagonistak ez dira adingabeak izango, baldin eta bi lehiakidek bakarrik badituzte 18 urte baino gutxiago aipatu partiduan.
  • Futbola: partidu batean adingabeak izango dira protagonista baldin eta aipatu partiduaren deialdian, deitu zaien 44 jokalarietatik (22 talde bakoitzeko) gutxienez 23k 18 urte baino gutxiago badituzte.